7 de diciembre de 2016

Euskara Agiri Ofizialak Eskuratzeko Indartze Klaseak

Jakina da Euskara Agiri Ofizialek duten garrantzia, izugarrizko balioa dute gaur egun; lan munduan sartzeko gauzak errazten ditu, tituluak beti dira positiboak, atzerrian ere balioa dute…

MAILAK ETA AGIRIAK

HEOC-ak indarrean jartzen dituen euskararen sei gaitasun-mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) eta euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen baliokidetzak hurrengoak dira:
Azterketak prestatzea ez da lan erraza, behin eta berriro errepikatu behar baitira atariko probak, irakurgaiak ondo aztertzen ikasi, entzungaietako ezaugarri nagusiei erreparatu eta batez ere, hain beldurgarria geratzen den idatzizkoa ondo egiten ikasi.
Horregatik laguntza gehigarri bat beti ondo etortzen da, eskolan prestatutakoarekin ez da nahikoa izaten eta, bultzadatxo bat behar izaten da.
Horretarako, Elduaien Hizkuntza Eskolak Euskara Agiri Ofizialak eskuratzeko indartze klaseak eskaintzen ditu:

  • ·       EGA, HABEren 3. maila eta Hizkuntz Eskolako C1 euskara agiri ofizialak eskuratzeko klaseak
  • ·       Ikastaroaren iraupena: 2017ko urtarrila-maiatza
  • ·       Astean 4 ordu
  • ·       Ikaslearen jarraipen zehatza egingo da emaitza taula baten bidez.



Clases De Refuerzo Para Adquirir Títulos Oficiales De Euskera

Los Títulos Oficiales de Euskera son muy importantes hoy en día; facilita la entrada en el mundo laboral, los títulos siempre son positivos, también tienen valor ene l extranjero…

NIVELES Y TITULOS

Los seis niveles de aptitud (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) que pone en marcha el HEOC y los títulos  equivalentes  que certifican el nivel de conocimiento del euskera son los siguientes:
Preparar los exámenes no es tarea fácil, hay que repetir una y otra vez las pruebas de entrada, aprender bien a examinar los textos, fijarse en las características de los temas a escuchar y sobre todo, aprender a hacer bien el temido examen escrito.
Por eso siempre viene bien una ayuda complementaria, no suele ser suficiente con lo preparado en la escuela y hace falta un empujoncito.
Para ello, la Academia de Idiomas Elduaien ofrece clases de refuerzo para adquirir los Documentos Oficiales de Euskera:

  • ·       Clases para conseguir los títulos oficiales de EGA, el tercer curso de HABE y el C1 de la Escuela de Idiomas
  • ·       Duración del curso: enero-mayo de 2017
  • ·       4 horas a la semana
  • ·       Se  hará un seguimiento exhaustivo del alumno mediante una tabla de resultados

1 de diciembre de 2016

Elkarrizketa

IORITZ MURUA

“Hasiera batean bakarrik egoteak mugitzera behartzen zaitu eta gauza asko ikasten dira horrela, gainera, ingelesa ikasteko aukera paregabea da.”

Irlandara bi asteko egonaldiaren zozketaren irabazleak, Ioritz Muruak, bere sariaz ederki gozatu du, Galway hirian egon da eta bere esperientzia kontatu digu.
Galway  (irlanderaz Gaillimh)  Irlandako mendebal kostaldeko hiria da,   Connacht-eko probintzia historikoan.           

Hiri gaztea eta dinamikoa da,  Europar Batasuneko biztanle hazkunde handienetakoa duena, bere biztanleria gelditu gabe hazten doa, batez ere bertaratzen diren atzerritar langile eta ikasleei esker (horietako batzuk euskaldunak). Galway hiri unibertsitarioa da: bi unibertsitate ditu, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway) eta MGIT.

Hizkuntza aldetik, zein hobekuntza nabarmenduko zenituzke?
Hizkuntza aldetik hobekuntza nabariak igarri ditut, gehien bat zerbait aditzera emateko momentuetan askoz naturalago hitz egitea eta gutxiago trabatzea.Honetaz gain, hiztegi aldetik ere hobekuntzak nabarmendu ditut.
Nolakoa zen zure ohiko egun bat Irlandan?
Goizeko 7:45 aldera esnatzen nintzen, gosaldu, autobusa hartu eta Galway-eko akademiara joaten nintzen. Bertan 9etatik 12etara ingeleseko klaseak jasotzen nituen eta ondoren, akademiako lagunekin bazkaltzera joaten nintzen. Arratsaldean lagunekin hirian egon edota akademiak antolatzen zituen jardueretara joaten ginen.

Zer suposatzen du esperientzia honek zuretzat?
Esperientzia hau modu positibo batean ikusten dut. Alde batetik, bertara iristen zarenean hasiera batean bakarrik egoteak mugitzera behartzen zaitu eta gauza asko ikasten dira. Honetaz gain, ingelesa ikasteko aukera paregabea dela esango nuke.

Zein izan da nabaritu duzun aldaketa kulturalik handiena?
Aldaketa kultural aldetik, logikoa denez beste herrialde batean zaude eta ohitura desberdinak dituzte. Aipatzekoa daukat bazkaltzeko eta afaltzeko orduak oso desberdinak zirela eta horretara ohitzea pixka bat kostatu zitzaidan (baino ondo!).

 Nola bizi izan zenuen zozketaren esperientzia eta irabazlea zinela jakitean?
Zozketaz Facebook bidez jabetu nintzen eta Elduaien Hizkuntza Eskolaren oharra partekatu nuen. Irabazlea nintzela jakin nuenean harrituta eta poz handiz jaso nuen, normala denez, jejej.

             Bukatzeko, anekdota edo istorioren bat kontatzeko?

Bitxikeri gisa, egun batean Galway erdigunean nengoela bertako herritar batekin hitz egiten hasi nintzen, esan nion euskalduna nintzela eta berak interes handiz Euskal Herriari buruzko galderak egiten hasi zitzaidan eta honek harritu ninduen pixka bat. Aipatzekoa ere Irlandarrek gurekiko duten mirespen puntua.


 -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

PERSONAJE
IORITZ MURUA


“Cuando llegas allí estás solo y te obliga a moverte, se aprende mucho así, además, pienso que es una oportunidad excepcional para aprender inglés”



 El ganador del sorteo de la estancia en Irlanda para dos semanas, Ioritz  Murua, lo ha disfrutado de lo lindo. Ha estado en la ciudad de Galway y nos ha contado su experiencia.
Galway (en irlandés Gaillimh) es la capital del condado de Galway, en Irlanda. El río Corrib atraviesa la ciudad. Juvenil y dinámica, es una de las ciudades con más crecimiento económico de la Unión Europea, sus habitantes aumentan constantemente con la llegada de estudiantes a sus dos universidades, la National University of Ireland, Galway y la GMIT, así como de trabajadores extranjeros, en parte Vascos.

1.       ¿Qué mejoras has notado en cuanto al idioma?
He notado muchas mejoras respecto al idioma, más que nada al expresarme, me sale mucho más natural y me atasco menos. También he notado una gran mejora en el vocabulario.

2.       ¿Cómo era un día normal en Irlanda?
Me despertaba hacía las 7:45, desayunar, coger el autobús e iba a la academia de Galway. Una vez allí, recibía clases de 9 a 12 y después, iba a comer con los amigos de la academia. Por las tardes nos juntábamos en la ciudad o íbamos a las actividades que organizaba la academia.

3.       ¿Qué supone esta experiencia para ti?
Una experiencia positiva. Por un lado, cuando llegas allí, estás solo y estás obligado a moverte, por lo que aprendes mucho. Además de eso, es una oportunidad excepcional para aprender inglés.

4.       ¿Cuál ha sido la diferencia cultural más grande que has notado?
Como es lógico, estás en otro país y tienen costumbres diferentes. Comentaría los horarios tan diferentes que tienen para comer y cenar, me costó un poco adaptarme, pero bien.

5.       ¿Cómo viviste la experiencia del sorteo y saber que eras el ganador?
Me enteré del sorteo mediante Facebook y compartí la publicación de la Escuela de Idiomas Elduaien. Cuando me enteré que era el ganador me quedé sorprendido y feliz, como es normal, jejej.

6.     Para terminar, alguna anécdota o historieta para contar?
Como anécdota, un día que me encontraba en el centro de Galway hablando con un ciudadano irlandés, le dije que era vasco y él, con mucho interés, empezó a hacerme preguntas sobre el País Vasco, me extraño un poco. Mencionar el punto de admiración que tienen los irlandeses hacia nosotros.


29 de noviembre de 2016

Cambridge English azterketa prestatzeko baliabideak

Cambridge English azterketak gainditzen laguntzeko eta zuen ingelesa hobetzeko baliabide erabilgarriak,  dinamikoak eta interesgarriak jarri nahi ditugu zuen esku. Horretarako,  soilik internetera konexioa behar duzue eta listo! Etxean lasai zaudetela edo bidai luze batean, aprobetxatu denbora eta ikasi ingelesa. Zuen telesailik gustukoenak  ingelesez jarraitu ahalko dituzue, gaurkotasunezko gai interesgarriei buruz iritziak eta informazioa jaso…

Hemen uzten dizkizuegu interesgarriak iruditzen zaizkigun loturak:

·       Podcast-ak:
·       Telesailak ingelesez:
·       Hitzaldi interesgarriak:
·       Hiztegia:
·       Denetarik(Grammar, vocabulary…)

Begirada bat eman eta aprobetxatu!
Gainera, gogoratu azterketarako matrikula egitean abantaila bereziak izango dituzula.
Etxean egiten duzunaz gain, garrantzitsua da klaseko lana eta horretarako, Elduaienek azterketa matrikula egitearekin batera, doan ematen ditu gehiago prestatzeko aukera.
  • Zure ohiko orduen bikoitza prezio berean, azterketarako sakonago presta zaitezen, normalean egiten dituzun klase orduen bikoitza aparteko kosturik gabe.




Recursos para preparar los exámenes Cambridge English

Para ayudaros a aprobar los exámenes Cambridge English y para que mejoréis vuestro inglés, ponemos a vuestra disposición recursos útiles, dinámicos e interesantes. Para ello solo necesitáis conexión a internet y nada más. Cuando estéis en casa tranquilos o tengáis un viaje largo, aprovechad el tiempo y aprended inglés. Podéis ver vuestras series favoritas en inglés, recibir información y diferentes opiniones sobre temas actuales y de interés…

Aquí os dejamos los links que nos parecen interesantes:

·       Podcasts:
·       Series en inglés:
·       Charlas interesantes:
·       Vocabulario:
·       De todo (Grammar, vocabulary…)

¡Echadle un vistazo y aprovechad!
Además, recuerda que al matricularte para el examen recibirás ventajas exclusivas.
Aparte del trabajo que haces en casa, es importante el trabajo realizado en clase y por eso, Elduaien te da la opción de preparar mejor el examen de forma gratuita.
  • El doble de tus clases habituales al mismo precio, para que te prepares más afondo para el examen, podrás asistir al doble de las clases que tienes habitualmente sin ningún coste adicional.

Good luck!


23 de noviembre de 2016

International eskaintza berezia: Dublin, Irlanda

GOGORATU
Promozio berezia:
· %15eko deskontua ikastaroetan
· Dublinen
· Ikastaroa 2016 edo 2017an egin daiteke
· Nerabeen udako programak ere sartzen dira (urte bukaera arte erreserbatzen dutenek %15eko deskontua daukate)
· Sustapena 2016-12-31 arte
Informazio gehiago: international@elduaien.com  edo 943652372

10 de noviembre de 2016

Azterketa egunari begira gomendioak eta…ez ahaztu ohiko orduen bikoitza doan direla azterketa prestatzeko!

Azterketa egunari begira gomendioak:

·        Aurreikusi azterketan ager daitezkeen gaiak, hau da, begiratu aurreko deialdietan atera direnak, eta egizu balizko gaien zerrenda.

·        Gai bakoitzaren inguruko ideiak eta lexikoa lantzea komeni da.

·        Egizu normalean burutzen dituzun gramatika akats larrienen zerrenda, eta saia zaitez azterketa aurreko egunetan horiek zuzentzen. Berba egitean, akatsetako bat burutu duzula konturatzen bazara, egizu berehalako auto-zuzenketa.

·        Gogoan izan irakasleak ahozkoaren gainean emandako aholkuak.

·        Praktikatu edo entrenatu ahalik eta gehien.

·        Bakarkako entrenamendua ere egin dezakezu. Presta ezazu gai baten inguruko hitzaldia, azterketetan egiten den eginkizunaren antzera, eta entzun ezazu grabatutakoa. Kontuan hartu denbora!

·        Ahal dela, azterketa egunaren aurreko egunetan, ingelesez bizi, horrela ingelesa naturalago aterako zaizu.

·        Azterketa egunean, egizu normalean egiten duzuna, eta saia zaitez azterketa izango den tokira lehenago heltzen.

·        Ez ahaztu “confirmation of entry” eta nortasun agiria eramatea.

Etxean egiten duzunaz gain, garrantzitsua da klaseko lana eta horretarako, Elduaienek doan ematen ditu azterketak gehiago prestatzeko aukera, matrikularekin.

Hortaz, gogoratu azterketarako matrikula egitean abantaila bereziak izango dituzula:
  • Zure ohiko orduen bikoitza prezio berean, azterketarako sakonago presta zaitezen, normalean egiten dituzun klase orduen bikoitza aparteko kosturik gabe.
Recomendaciones de cara al día del examen y…¡no olvides que tienes el doble de tus clases habituales gratis para preparar el examen!

Recomendaciones de cara al día del examen:

·       Prever los temas que pueden aparecer en el examen, mira los que hayan salido en anteriores convocatorias y haz una lista.

·       Trabaja las ideas y el léxico alrededor de esos temas.

·       Haz una lista de los errores gramaticales que cometes más frecuentemente e intenta corregirlos. Si cometes un error hablando, autocorrígelo.

·       Ten en cuenta los consejos del profesor para el examen oral.

·       Practica todo lo que puedas.

·       También puedes practicar tú solo. Prepara un discurso en torno a un tema, como en el examen, y escucha lo grabado. ¡Ten en cuenta el tiempo!

·       Si es posible, los días anteriores al examen vive en inglés, así te saldrá más natural.

·       En el día del examen haz lo que haces normalmente e intenta llegar al lugar del examen con tiempo.

·       No te olvides la “confirmation of entry” y el DNI.

Aparte del trabajo que haces en casa, es importante el trabajo realizado en clase y por eso, Elduaien te da la opción de preparar mejor el examen de forma gratuita.
Recuerda que al matricularte para el examen recibirás ventajas exclusivas, como:
  • El doble de tus clases habituales al mismo precio, para que te prepares más afondo para el examen, podrás asistir al doble de las clases que tienes habitualmente sin ningún coste adicional.

 ¡GOOD LUCK!

3 de noviembre de 2016

Elduaien eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Lanbide Heziketako Irakasleen formakuntza proiekturako

Aurten bigarren urtez Lanbide heziketako irakasleen hizkuntza formakuntza proiektu berritzaileaz arduratuko da Elduaien Hizkuntza Eskola.

Lanbide Hezkuntzako Sailburuordetzarekin sinatutako akordioaren arabera 2016-2017 ikasturtean zehar  Elduaienek irakasle talde ezberdinak prestatuko ditu hizkuntza  esperientzia pilotu honetan. Helburua, irakasleen ingeles maila hobetu eta mantentzeaz gain, Lanbide Heziketako ikasgaiak atzerriko hizkuntzan emateko trebatzea izango da.

Irakaskuntza eleanitzaren bidean pausu garrantzitsua da hau, lan formakuntzaren barnean atzerriko enpresetan praktikak egitea edo lan egitea egungo errealitatea bihurtzen ari den garai honetan, ingelesa bezalako hizkuntza lan esparruan jariotasunez erabiltzea oso garrantzitsua izango baita pertsona ororen etorkizunean.

Esperientzia honen ildo berean Elduaien Lanbide Heziketa Eskolekin harreman zuzenean dihardu lanean, ikasleak lan aukera gehiago izango dituen etorkizunerantz bideratzen laguntzeko proiektuak eraikiz zentroekin batera.


Elduaien y el Gobierno Vasco firman un acuerdo para el proyecto de preparación del profesorado de Formación Profesional

La Academia de Idiomas Elduaien será la encargada de llevar a cabo, por segundo año consecutivo, el innovador proyecto de preparación de docentes de Formación Profesional en lengua extranjera.

Según el acuerdo firmado con la vice consejería de Formación Profesional, Elduaien preparará diferentes grupos de profesores para esta experiencia piloto de idiomas durante el año 2016-2017. El objetivo, aparte de mejorar y mantener el nivel de inglés de los docentes, será instruirlos para que puedan desenvolverse en la docencia de asignaturas de Formación Profesional en lengua extranjera.

Este es un paso importante en el camino de la enseñanza plurilingüe. En una realidad en la que cada día más alumnos de formación profesional hacen prácticas o trabajan en empresas en el extranjero, dominar un idioma como el inglés en el ámbito de trabajo, será muy importante en el futuro de toda persona.

En la misma línea, Elduaien trabaja en colaboración directa con los centros de Formación Profesional, creando  junto a ellos, proyectos para ayudar a crear un futuro donde los alumnos tengas más opciones de trabajo.